Mapa Web  |  Agett.com tu página de inicio  |  Añadir a Favoritos  INICIO    

Pº de la Castellana 121,
Esc. Dcha 7º D
28046 Madrid

Telf.: 91 598 06 74
Fax.: 91 556 12 75
 

MIEMBRO DE
Sábado, 17 de Mayo de 2008    19:03  


EZAGUTU ZURE ESKUBIDEA

Lan informazioa lortzeko eskubidea
Kontratatu aurretik Aldi Baterako Enpresarekin izango dituzun lan hartuemonen berri izateko eskubidea
duzu, eta baita lan egingo duzun enpresan zenbat denbora egongo zaren jakiteko eskubidea ere.

Arriskuei buruzko informazioa
Lanean hasi aurretik zure lan postuak izan ditzakeen arriskuez eta babeserako hartukodiren neurriez
informatzeko eskubidea duzu.

Heziketarako eskubidea
Zure lan postuko segurtasun eta higieneari buruzko informazio agokia lortzeko eskubidea duzu.

Lan-segurtasunean baldintza berberak izateko eskubidea
Izango dituzun babes maila eta laneko segurtasun eta osasuna, lan egingo duzun enpresako langileek
duten bera izateko eskubidea duzu.

Gizarte Segurantza izateko eskubidea
Lanean hasten zaren unetik, Gizarte Segurantzan alta emanda egoteko eskubidea duzu.

Lan kontratu bat sinatzeko eskubidea
Lanean hasi aurretik, Aldi Baterako Enpresarekin kontratu bat sinatzeko eskubidea duzu. Kontratuan
hitzartutako baldintza guztiek agertu beharko dute.

Ordain sari berdina izateko eskubidea
Gutxienez, lan egingo duzun enpresako hitzarmen kolektiboan ezarritako ordainsaria oso osorik jasotzeko
eskubidea duzu.

Kontratua bukatzean kalteordainak jasotzeko eskubidea
Gainera kontratua bukatzean kalteordain ekonomikoa jasotzeko eskubidea duzu. Kalteordaina ordaintzeko,
lankileak lan egindako urte bete bakoitzetik hamabi eguneko soldata kontutan hartuko da.

Lan egingo duzun enpresaren instalazioak erabiltzeko eskubidea
Zure kontratua indarrean dagoen bitartean garraioa eta enpresako instalazio kolektiboak erabiltzeko
eskubidea duzu.

Zure erreklamazioei erantzun behar dizkizute
Dituzun zalantza, kexa, erreklamazio eta iradokizunak egiteko eskubidea duzu, zure Aldi Baterako
Enpresan horretarako jarritako sistemaren bidez

Horiexek dira indarrean dagoen legediaren arabera dituzun eskubideak
Eska itzazu

Ez ahaztu: Aldi Baterako Enpresa batek ematen dizkizun zerbitzu guztiak zuretzat dohain dira.

 

   
 
© 2005. Todos los derechos reservados / Asociación de Grandes Empresas de Trabajo Temporal / Madrid - Spain